XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek guztiak ondokoa frogatzen duela dirudi:

- Drogen aurka nagusitzen diren ikuspuntu eta ereduek (drogen aurkako gerrak, ez, ez, ez dioten kanpainek, zanpaketak, polizi neurriek, atxiloketek,...) ez dituzte helburuak bete, hau da, kontsumitzaile-kopurua jaistea edo droga-menpekotasunerako arriskuak murriztea.

Alderantziz, droga, infekzioa, delinkuentzia, gartzelan pilatzea, pozoiketak, heriotza, gartzela, poliziak, prozesuak, laguntza- eta errehabilitazio-zentruak kostu izugarriarekin hedatu eta aurreratzea lortu dute.

- Legearen (Hiritarren Segurtasuneko legeak, adibidez, drogazalea ordena publikoaren etsai handitzat du) eta Administrazioaren beste ekintza batzuen artean (tuberkulosia, Hiesa eta hepatitisa kontrolatzeko hezkuntza- eta osasun-neurrietan edo toxikomani unitateetan xiringak trukatzen edo dohan ematen, metadona-programetan eta abarretan) kontraesana dago.

- Droga guztiak izan daitezke arriskutsuak, bai legezkoak (alkohola) eta bai debekatuak.

Orratzak ez inorekin banatu! (Ingalaterrako posterra)